Johannes Høsflot Klæbo (Oslo, 1996ko urriaren 22a) eskiatzaile norvegiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan zazpi domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban.
Ibilbidea
Oslo hiriburuan jaio zen eta bost urte zituela iparralderago dagoen Trondheim hirira aldatu zen familia.
2016an Errumanian jokaturiko Gazte mailako Munduko txapelketan hiru probatan nagusitu zen.
2018ko Pyeongchangeko Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen bakarkako sprintean, 4 x 10 km errelebotan eta taldekako sprintean. Inoizko txapeldun olinpiko gazteena izan zen sprint probatan[1]. 2018ko eta 2019ko Munduko Kopan sailkapen nagusiko txapelduna izan zen. 2019 eta 2021eko Munduko txapelketatan ere proba beretan hiruna urrezko domina eskuratu zituen[2][3].
2022ko Pekingo Jokoetan lau domina eskuratu zituen, urrezko bi, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat[4].
Txapelketak
Erreferentziak
Kanpo estekak