Johann Heinrich Wilhelm Tischbein, Goethe-Tischbein gisa ezaguna, hau da, Tischbein Goethekoa (Haina, 1751ko otsailaren 15 – Eutin, 1829ko otsailaren 26) margolari eta grabatzaile alemana izan zen.
Biografia
Tischbein margolarien familiako kidea zen. Fue alumno de sus tíos, primero de Johann Heinrich bere osabaren ikaslea izan zen, Kasselen. Hamburgon , bestetik, Johann Jakobekin ikasi zuen. Suitzan ere margolaritza ikasi zuen eta herrialde horretan Sturm und Drang mugimendua ezagutu zuen. 1777an Berlinera joan zen, erretratugile gisa lan egiteko asmoz.
Alemaniatik Tischbein Erromara joan zen eta han urte batzuk igaro zituen. Munichen eta Nurembergen egon zen ere bai, Albert Dureren lanak ikertzeko. Erromako egonaldian, 1779tik 1781ra, rokoko baztertu zuen neoklasizismoa aldarrikatzeko. 1781an, Zurichen, Goethe ezagutu zuen.[1] Urte horietakoak dira Weimarreko Goethe Nationalmuseumen erakusten diren lanak.
Goethe-Tischbein izengoitia idazleari egin zion margolan ospetsuari zor dio. Johann Wolfgang von Goetherekin 1787an, Napolin egon zen. Goethe bidaia hori liburu batean jaso zuen: Italienische Reise.
1800 Alemaniara itzuli zen, lehenengo Hamburgora. 1808tik aurrera Tischbein Oldenburgen Eutingo gortearen ganbara-margolaria izan zen.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak