Joanna Bryson

Joanna Bryson

Bizitza
JaiotzaMilwaukee, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua  (2007 -
Hezkuntza
HeziketaMassachusettseko Teknologia Institutua
Chicagoko Unibertsitatea
Edinburgheko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaLynn Andrea Stein (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Swen Gaudl (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakroboticist (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Chicago
Waltham
Boston
Billund (en) Itzuli
Edinburgo
Cambridge
Bath eta Berlin
Enplegatzailea(k)Batheko Unibertsitatea  (2002 -  2019)
Hertie School (en) Itzuli  (2020ko otsaila -
KidetzaAdvanced Technology External Advisory Council (en) Itzuli
UK Computing Research Committee (en) Itzuli

Joanna Joy Bryson (Berlin, 1965) Berlingo Hertie School-en irakaslea da. Adimen Artifiziala (AA), etika eta ezagutza kolaboratiboa lantzen ditu. 2007tik britainiar herritarra da.

Hezkuntza

Bryson Glenbard North High School-era joan zen eta 1982an graduatu zen.[1] Behavioural Science (Portaeraren Zientziak) ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, AB batekin graduatuz 1986an.[2] 1991n Edinburgoko Unibertsitatean MSc (Zientzietako Maisutza) bat egin zuen Adimen Artifizialean, Psikologiako MPhil (Filosofiako Maisutza) baten aurretik.[3] Joanna Bryson MITera joan zen bere PhD (Filosofian doktorea) osatzeko, Doktoregoa Lynn Andrea Steinekin lortu zuen 2001ean, "Adimena diseinuaren bidez: modulartasunaren eta koordinazioaren printzipioak egokitze-eragile konplexuen ingeniaritzarako" tesiagatik.[4] 1995ean, LEGO Futura-rako lan egin zuen Bostonen, eta, ondoren, 1998an, LEGO Digital-erako IAren aholkulari gisa Kristinn R. Thórissonekin, Wizard Group-eko LEGO autonomoentzako arkitektura kognitiboetan. 2002an doktoratu ondoko beka bat egin zuen Marc Hauseren Primateen Neurozientzia Kognitiboan, Harvardeko Unibertsitatean.[5]

Bryson Batheko Unibertsitateko Konputazio Zientzien Departamentuan sartu zen 2002an.[6] Bathen, Brysonek Sistema Adimenduak ikerketa taldea sortu zuen.[7][8] 2007an Nottinghamgo Unibertsitatean sartu zen ikertzaile bisitari gisa Metodo eta Datuen Institutuan.[9] Denbora horretan, Hans Przibram bekaduna izan zen Konrad Lorenz Eboluzio eta Kognizio Institutuan. 2010ean, Oxfordeko Unibertsitatean sartu zen ikertzaile bisitari gisa, erlijioak gizarteetan duen eraginari buruz Harvey Whitehouserekin lan egiten.[9][10]

2010ean, Brysonek "Robots Should Be Slaves" argitaratu zuen, Yorick Wilksen "Close Engagements with Artificial Companions: Key Social, Psychological, Ethical and Design Issues" lanaren kapitulu gisa aukeratua izan zena.[11][12] 2010ean Robotikaren Printzipioak definitzen lagundu zion EPSRCri (Engineering and Physical Sciences Research Council).[13] 2015ean, Princetongo Unibertsitateko Informazio Teknologien Politiken Zentrora joan zen akademiko bisitari gisa, eta han egon zen afiliatuta 2018ra arte.[14] "Adimen artifizialerako eta sistema autonomoetarako diseinu etikoaren estandarizazioa" du ardatz.[15] 2020an Etika eta Teknologiako irakasle izendatu zuten Berlingo Hertie School of Governance-n.[16]

Konpromiso publikoak

Brysonen ikerketak Sciencen eta Redditen agertu dira.[17][18] Gurutze Gorriko aholkularia izan da arma autonomoei buruz, eta adimen artifizialari buruzko talde parlamentario batekin lan egin du.[19]

2022an, Brysonek artikulu bat argitaratu zuen Wired aldizkarirako, "One Day, AI Will Seem as Human as Anyone. What Then?" izenburuarekin. Artikuluan AAren egungo mugez eta etorkizunaz hitz egiten du, publikoak oro har AA nola definitzen eta pentsatzen duen, eta AAk hizkuntzaren bidez pertsonekin nola elkarri eragiten dioten ere. Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren, etikaren eta pertsonaren eta ordenagailuaren arteko interakzioaren gaiak ere jorratzen ditu. Brysonek Europar Batasuneko Adimen Artifizialaren Lege berriari buruz ere hitz egiten du.[20]

Ohoreak eta sariak

2017an, Brysonek Cognition X-ren Outstanding Achievement sari bat irabazi zuen.[21] Erregularki agertzen da komunikabide nazionaletan, gizakien eta roboten arteko harremanei eta AAren etikari buruz hitz egiten.[22][23]

Erreferentziak

  1. «Joanna Bryson's Personal Home Page» www.cs.bath.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  2. «Domain Unavailable!» web.archive.org 2021-12-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  3. (Ingelesez) «"Containing the intelligence explosion: the role of transparency" by…» Oxford Martin School (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  4. Bryson, Joanna Joy. (2001). Intelligence by design : principles of modularity and coordination for engineering complex adaptive agents. Massachusetts Institute of Technology (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  5. «Understanding Primate Intelligence through Modelling» www.cs.bath.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  6. «Some J J Bryson biographies» www.cs.bath.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  7. Joanna Bryson - O'Reilly Media. .
  8. «Department of Computer Science» www.bath.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  9. a b (Ingelesez) «Event» European Forum Alpbach (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  10. (Ingelesez) «The Evolution of Social Complexity» www.anthro.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  11. Danaher, John. (2017-06-07). «Philosophical Disquisitions: Episode #24 - Bryson on Why Robots Should Be Slaves» Philosophical Disquisitions (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  12. (Ingelesez) Wilks, Yorick. Close Engagements with Artificial Companions. John Benjamins Publishing Company ISBN 978-90-272-4994-4. (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  13. (Ingelesez) «Engineering and Physical Sciences Research Council (EPSRC)» www.ukri.org 2024-01-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  14. (Ingelesez) April 18, Adam Hadhazy for the Office of Engineering Communications on; 2017; noon. «Biased bots: Artificial-intelligence systems echo human prejudices» Princeton University (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  15. Bryson, Joanna J; Winfield, Alan. (2017-05-31). «Standardizing Ethical Design for Artificial Intelligence and Autonomous Systems» Computer 50 (5): 116–119.  doi:10.1109/MC.2017.154. ISSN 0018-9162. (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  16. (Ingelesez) «Joanna Bryson» Hertie School (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  17. Joanna_Bryson. (2017-01-13). «Science AMA Series: I'm Joanna Bryson, a Professor in Artificial (and Natural) Intelligence. I am being consulted by several governments on AI ethics, particularly on the obligations of AI developers towards AI and society. I'd love to talk – AMA!» r/science (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  18. Caliskan, Aylin; Bryson, Joanna J.; Narayanan, Arvind. (2017-04-14). «Semantics derived automatically from language corpora contain human-like biases» Science 356 (6334): 183–186.  doi:10.1126/science.aal4230. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  19. «Big Innovation Centre» bicpavilion.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  20. (Ingelesez) Bryson, Joanna J.. «One Day, AI Will Seem as Human as Anyone. What Then?» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  21. «Announcements» www.bath.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  22. (Ingelesez) Sample, Ian; Chambers, Iain. (2016-07-01). «Do we want robots to be like humans? - podcast» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  23. (Ingelesez) Bryson, Joanna. (2017-09-28). «The real project of AI ethics» O’Reilly Media (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).

Kanpo estekak