Jerzy Kosiński, jaiotzez Józef Lewinkopf (Łódź, Polonia, 1933ko ekainaren 14a - New York, AEB, 1991eko maiatzaren 3a) jatorri poloniarreko estatubatuar eleberrigilea izan zen.
Biografia
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, historia-ikasketak eta politika-zientzietako ikasketak egin zituen Lodzeko Unibertsitatean. Sobietar Batasunean ikasketak sakondu ondoren, Estatu Batuetara emigratu zuen, 1957an. Ingelesez idatzi zuen obra guztia.
Bere lehen eleberria du obrarik ezagunena: The Painted Bird (1965, "Txori margotua"), haur judu baten kontakizun lazgarria, Bigarren Mundu Gerran kokatua. Eleberrian zehar indarkeria eta ankertasuna goren mailara iristen dira, eta Kosinskiren estilo lehor gogorrak areagotu egiten du gaiarena berarena. Haurrak pairatzen dituen torturak, fisikoak zein moralak, monotoniaz kontatuak, gizakiaren halabeharrezko gaiztakeriaren ondorio gisa azaltzen dira.
Beste lan batzuk: Steps (1968, "Urratsak"); Being There (1971, "Hantxe"); The Devil Tree (1973, "Zuhaitz deabrua"); Cockpit (1975); Blind Date (1977, "Hitzordu itsua"); Passion Play (1979); Pinball (1982).
Erreferentziak