Beskoitzeko alkate-ordea izan zen eta hautagai independente gisa aurkeztu zen Bastidatik 1985eko hauteskunde kantonaletan.
Union des Démocrates pour la République-ko kidea (Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna) izan zen eta egun Union des démocrates et indépendants-eko (Demokraten eta Independenteen Batasuna) kidea da,[3] zentrista.
Baionako alkate-ordea izan da 1995 eta 2014 bitartean eta 2014ko hauteskundeen ondorioz, Baionako alkatea bilakatu zen.
Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria
Haren profil zentrista zela eta, 2017ko urtarrilaren 23an Euskal Hirigune Elkargoaren[4] lehendakari izendatu zuten (Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB, frantsesez).[5][6] Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, Eskiula eta Jeztaze salbuespen,[7] egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde horrek izaera administratiboa berria du,[8] Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez.
Jean Rene Etxegarai lehendakariak,[9] gainera, etorkizunean eskumen gehiago eduki ahal dituztela eta departamendu propio bat lortu ahal dutela esan zuen, Ipar Euskal Herriak askotan eskatu duena.
Horrela, Euskal Herriko egitura administratiboa indartu da: