Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1924ean, 29 urte besterik ez zituela, J. Edgar Hoover gaztea (Leonardo DiCaprio) FBIa berrantolatu zezan erakunde hartako zuzendari izendatu zuten. Komunistak, gangsterrak, gaizkileak eta bere ustez AEBtako nazioarentzat arriskutsua zen edonor atxilotzeko obsesioa izanik, Hoover karguan 1972an hil zen arteraino mantendu zen, tartean zazpi presidenteei biziraunez, haietako batzuk hura kargutik kentzeko arrakastarik gabeko ahaleginak ere gauzatu zituzten. Arreta handiz berarekin bat gorde izan zituen artxiboetan herrialde osoko pertsona garrantzitsu askoren aitortu ezinezko sekretuez beteak zeuden, ondorioz AEBtako historiako gizon boteretsu eta beldurgarrienetako bilakatu zen.