Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
John "Thunderboolt" Doherty (Clint Eastwood) erretiratutako banku lapurra da, bere adimen eta odol hotzari esker lanbide kideen artean maisu bilakatu delarik. Halere, antzinako lanbidean jardutera kide berri batekin batera itzuli da: "Lightfoot" (Jeff Bridges), gazte bizizale eta odolberoa, honek lapur beteranoari bizitzaren beste ikuspuntu bat eskeiniko dio. Helburua: ustez sartuezina den Montanako Bankua. Thunderboolten antzinako lapur kideekin aliantza deseroso bat osatu ondoren, lapur taldeak bankua lapurtu eta heuren kemen eta adiskidetasuna frogan jarriko duten egitasmoa burutuko dute.