Iñaki Gastón

Iñaki Gastón

Bizitza
JaiotzaBilbo1963ko maiatzaren 25a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Movistar Team 1984-1985
Kas 1986-1987
Kelme 1988-1989
CLAS–Cajastur (en) Itzuli 1990-1993
Mapei 1994-1994
 

Iñaki Gastón Crespo (Bilbo, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 25a -) euskal txirrindulari ohia da, 1984 eta 1994 artean profesionala. Guztira 40 garaipen ditu bere palmaresean.[1][2]

Ibilbidea

Mendiko etapetan aditua. Egun bakarreko lasterketetan zein aste beteko Itzuli laburretan bereziki nabarmendu zen. Itzuli handietan ohorezko postuak eta etapa garaipenak lortu zituen.

Clas-Cajastur taldean Tony Romingerren laguntzailea izan zen Fede Etxabe edo Jon Unzagarekin batera. 1992an, Espainiako Vueltan Tony Rominger lagundu zuen Cobertoria mendatean Alex Zülle erori zenean.

Lasterketa horretan 7.a izan zen 1989an, 11.a 1993an, 12.a 1986 eta 1987an eta 14.a 1990 eta 1991an. Frantziako Tourrean 38.a izan zen 1985ean.

1991ko Italiako Giroan 23. postuan sailkatzeaz gain, Mendiko Saria ere lortu zuen. Urte horretan hiru Itzuli handiak bukatu zituen.

Palmaresa

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

1992

1993

Emaitzak lasterketa nagusietan

Lasterketa 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994
Italiako Giroa - - - - - - - 23. - - -
Frantziako Tourra - 38. 75. UT 112. UT - 61. UT 78. -
Espainiako Vuelta - 21. 12. 12. 35. 7. 14. 14. UT 11. 59.
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak - - - - - 40. 17. - - - -

Taldeak

Erreferentziak

  1. Iñaki Gastonen palmaresa
  2. (Gaztelaniaz) Rural, Álvaro Corazón. (2024-06-11). Iñaki Gastón: «Te puedo decir diez tíos que se han muerto a causa de la EPO». (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak