Iron Sky 2012an Timo Vuorensolak zuzendutako film luze finlandiar-germaniar-australiarra da. 2018an girotua, filmak historiaren bertsio distopiko bat erakusten du, non Alemania naziak, 1945ean galdu ondoren, Ilargiaren aurpegi ezkutura ihes egiten duen, eta handik Lurra inbaditzeko prest dagoen espazioko flota bat eraikitzen duen. Götz Otto, Udo Kier, Tilo Prückner, Julia Dietze eta Christopher Kirby aktoreek antzeztu zuten.
Star Wreck: in the Pirkinning filmeko arduradunek egin zuten filma eta Blind Spot Pictureseko Tero Kaukomaak ekoitzi zuen. Filmaren efektu digitalak Samuli Torssonenek egin zituen[1]. Filma Energia Productions, Blind Spot Pictures, New Holland Pictures eta 27 Filmsek finantzatu zuten.
2012ko apirilaren 4an estreinatu zen[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak