Iratxe Ormatza
| Iratxe Ormatza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bakio, 1971 (54/55 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hezkuntza-maila | masterra |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Kidetza | Euskal Idazleen Elkartea |
Iratxe Ormatza Imatz (Bakio, Bizkaia, 1971) idazlea eta itzultzailea da.
Ibilbidea
Ingalaterran, soziologia ikasi zuen, York unibertsitatean gradua, eta Kent-ekoan graduondokoa. Handik etorrita, aldi baterako hainbat lanetan jardun, eta ikasten segitu zuen, EHUn, besteak beste. Gerora, soziologiari lotutakoa utzi, eta testuak itzultzeari ekin zion, itzulpengintza masterra egitearekin batera.[1]
Argitalpenak
2007an argitaratu zuen Hegoak liburua: Hego Ameriketan nebarekin eta bakarrik egindako bidaiaren kronika, bizkaieraz idatzia.
Harrezkero, Idatz&Mintz literatura-aldizkarian ipuinak plazaratu dizkiote: Gizon txikia; Beste arnasa batek; Eustakia; Ndiaye; Ezkaratza; Miesea; Enkontruak; Goitizenak; Gandua; Plazera da; Egunsentirako; Gabonetako oporrak; Madalenen hariak; Bazkaria; Mendira; Katuak, bihotza jan; Izterretik; Kabriolet gorria; Arimen gaua; Hankea eta tintea; Monika eta Moha; Paketeak. Uberan.eus-erako, lau ipuin idatzi zituen 2018an, banaka zein bata bestearen atzetik irakurri daitezkeenak, hari berarekin josita daude-eta: Bideo-kamerek zer ez duten ikusten; Iltzea; Bertigoa; Eginkizun. Gaztezulo hilabetekarian ipuin bana kaleratu zuen 2016an eta 2017an: Azal beltzarana; Berriz egiteko gogoarekin geratu naiz. Administrazio euskaraz hilabetekarian, 2010ean: Urdina.
Umeentzat ere argitaratu ditu ipuinak Hiruka astekariaren Gabonetako ale berezian, 2016tik 2020ra: Lexuriren hankak; Artilezko txita eta moko urdineko ahatea; Hodeia eta biok; Txipi eta lurtarrak; Zergatik egiten du zzzzzz Zazak?.[2]
2023an Printzak begietan ipuin-liburua argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin, eta Lanarteak kaleratutako Laineza liburuan parte hartu zuen.
Liburuak
Erreferentziak
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Iratxe Ormatza Imatz. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-04-14).
- ↑ «Iratxe Ormatza Imatz - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2023-04-14).
- ↑ «hegoak de iratxe ormatza - Iberlibro» www.iberlibro.com (kontsulta data: 2023-04-14).
- ↑ «Iratxe Ormatza narra las experiencias vividas en seis países latinoamericanos en el libro Hegoak» Euskal kultura (kontsulta data: 2023-12-03).
- ↑ «'Printzak begietan'» www.kulturklik.euskadi.eus 2023-03-28 (kontsulta data: 2023-04-14).
- ↑ PRINTZAK BEGIETAN | Elkar Argitaletxea. (kontsulta data: 2023-12-03).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.