Iranen banaketa administratiboa

Iranen banaketa administratiboa lau mailatan egiten da. Probintziak (persieraz: استان‌ها ‎ostān; ostānhā pluralean) dira lehen mailako administrazio-azpibanaketa; probintziako agintaria gobernadorea da (persieraz: استاندار‎ostāndar), Barne ministroak aukeratzen duena. 1950 arte, 12 probintzia baino ez ziren, baina urte horretan beste horrenbeste sortu ziren; 2004an Khorasan zatitu zen, eta azkena, Alborz, 2010ean sortu zen, Teherandik bereizia. Gaur egun 31 probintzia dira.

Probintzia bakoitza konderrietan (persieraz: شهرستان shahrestān) banaturik dago, eta horietako bakoitza barrutietan (persieraz: بخش bakhsh). Hiri gutxi batzuk (persieraz: شهر shahr) eta landa barrutiak (persieraz: دهستان dehestān) izan ohi dira konderri bakoitzean.

Euskaraz Persieraz sing. Persieraz pl. kopurua
Probintziak استان ostān استان‌ها ostānhā 31
Konderriak شهرستان shahrestān 401
Barrutiak بخش bakhsh 999
Hiriak شهر shahr 1.167
Landa barrutiak دهستان dehestān 2.512
Probintzia Hiriburua Eremua
(km²)
Biztanleria
(2011)[1]
Dentsitatea
(bizt/km²)
Shahrestanak Mapa
Alborz Karaj 5.833 2.412.513 413,6 7
Ardabil Ardabil 17.800 1.248.488 70,1 10
Ekialdeko Azerbaijan Tabriz 45.650 3.724.620 82,3 19
Mendebaldeko Azerbaijan Urmia 37.437 3.080.576 78,8 17
Buxehr Buxehr 22.743 1.032.949 45,4 10
Txahar Mahal eta Bakhtiari Xahrekord 16.332 895.263 54,8 7
Fars Xiraz 122.608 4.596.658 37,5 29
Gilan Raxt 14.042 2.480.874 176,7 16
Golestan Gorgan 20.195 1.777.014 88,0 12
Hamadan Hamadan 19.368 1.758.268 90,8 8
Hormozgan Bandar Abbas 70.669 1.578.183 22,3 11
Ilam Ilam 20.133 557.599 27,7 10
Isfahan Isfahan 107.029 4.879.312 45,6 22
Kerman Kerman 180.836 2.938.988 16,3 20
Kermanxah Kermanxah 24.998 1.945.227 77,8 14
Ipar Khorasan Bojnourd 28.434 867.727 30,5 7
Razavi Khorasan Maxhad 118.884 5.994.402 41,4 28
Hego Khorasan Birjand 151.193 662.534 9,5 11
Khuzestan Ahvaz 64.055 4.345.607 67,8 23
Kohkiluyeh eta Buyer Ahmad Yasuj 15.504 658.629 42,5 5
Kurdistan Sanandaj 29.137 1.493.645 51,3 10
Lorestan Khorramabad 28.294 1.754.243 62,0 10
Markazi Arak 29.130 1.413.959 48,5 11
Mazandaran Sari 23.701 3.073.943 129,7 22
Qazvin Qazvin 15.549 1.201.565 77,3 5
Qom Qom 11.526 1.151.672 99,9 1
Semnan Semnan 97.491 631.218 6,5 8
Sistan eta Balutxistan Zahedan 181.785 2.534.327 13,9 18
Teheran Teheran 18.814 12.183.391 647,6 13
Yazd Yazd 76.469 1.074.428 8,3 10
Zanjan Zanjan 21.773 1.015.734 46,6 7
Iran Teheran 1.628.554 75.149.669 46,1 401

Erreferentziak

Kanpo estekak