Zanjan (persieraz: استان زنجان, Ostâne Zanjân edo Ostān-e Zanjān; azerbaijaneraz: زنگان اوستانی Zəngan ostanı) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena. Ipar-ekialdean Gilan probintziarekin du muga, iparraldean Ardabil eta Ekialdeko Azerbaijanekin, ipar-mendebaldean Mendebaldeko Azerbaijanekin, mendebaldean Kurdistanekin, hegoaldean Hamadanekin eta ekialdean Qazvinekin[1]. 21.773 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 1.015.734 biztanle zituen[2]. Hiriburua Zanjan da.
Erreferentziak
Kanpo estekak