Markazi

Markazi
استان مرکزی
Irango probintzia
Administrazioa
HerrialdeaIran Iran
ISO 3166-2IR-00
HiriburuaArak
Geografia
Koordenatuak34°37′07″N 49°56′39″E / 34.6186°N 49.9442°E / 34.6186; 49.9442
Eremua29.127 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria1.429.475 bizt. (2016)
Dentsitatea49,08 bizt/km²
Ekonomia
Langabezia-tasa7,0 ehuneko

Markazi (persieraz: استان مرکزی‎, Ostān-e Markazi ) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen mendebaldean dagoena. Alborz, Teheran, Qom, Isfahan, Lorestan, Hamadan eta Qazvin probintziekin du muga. 29.127 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 1.413.959 biztanle zituen[1]. Hiriburua Arak da. Saveh, Mahallat, Khomein, Delijan, Tafresh, Axtian eta Xazand dira beste hiri garrantzitsu batzuk.

Konderriak eta barrutiak

Markazi probintziak 10 konderri eta 18 barruti dauzka.

Konderriak

  • Arak
  • Axtian
  • Delijan
  • Komijan
  • Khomein
  • Mahallat
  • Saveh
  • Xazand
  • Tafrex
  • Zarandiyeh

Erreferentziak

  1. Markazi. amar.org.ir (Noiz kontsultatua: 2017-2-14).

Kanpo estekak