Golestan (persieraz: استان گلستان, Ostān-e Golestān) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen iparraldean dagoena, Kaspiar itsasoaren hego-ekialdeko ertzean. 1997an eratu zen, Mazandaran probintziatik bereizirik[1]. Mugakide ditu Turkmenistan eta Irango Ipar Khorasan, Semnan eta Mazandaran probintziak. 20.367 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 1.777.014 biztanle zituen[2]. Hiriburua Gorgan da.
Erreferentziak
Kanpo estekak