Ion Victor Antonescu (iˈon antoˈnesku ahoskatua; Piteşti, Valakia, 1882ko ekainaren 15a – Jilava, 1946ko ekainaren 1a) errumaniar marexal eta politikaria izan zen. Armadako buruzagi nagusi 1933. urtean, 1938an Gerra ministro izendatu zuten, eta 1940an utzi zuen kargua, erregearen aurkari agertu ondoan. Mikel I.aren erreinaldian, Antonescuk aginpidea hartu eta diktadura faxista ezarri zuen, bere burua conducător izendatuz. Alemaniako nazien laguntzaz, Sobietar Batasunaren aurkako gerra abiarazi eta Besarabia eta Bukovina probintziak berreskuratu zituen. 1944. urtean, errusiarrak Errumanian sartu eta atxilotu eta gero, herri-auzitegi batek epaitu eta fusilatu zuen Antonescu.
Erreferentziak