Bukovina[1] ipar-ekialdeko Karpatoetako lurralde historikoa da, egun Ukraina (Txernivtsiko oblasta), Moldavia eta Errumaniaren artean banatua dagoena; 25.242 km2 inguru ditu. Hiriburua: Txernivtsi.
Geografia
Dniestr, Prut eta Siret ibaiek zeharkatzen dute. Eskualdearen mendebala menditsua da, eta ekialdea muino txikiek eta basoek osatzen dute.
Historia
Turkiaren esku egondako lurraldea, 1769 eta 1774 artean, Errusiako Inperioak kendu zien turkiarrei. Austriarren esku geratu zen ondoren (1775), eta Lehen Mundu Gerra garaian Errumaniakoa izan zen. 1940. urtean Bukovinaren iparraldea Sobietar Batasunari lotu zitzaion. Errumaniak berriz hartu bazuen ere (1941-1944), 1947. urteko bake-itunari esker, Sobietar Batasunaren mende gelditu zen.
Demografia
Ukrainako erroldaren arabera (2001), ukrainarrek data horretan populazioaren % 75a osatzen zuten, errumaniarrek % 12,5a, moldaviarrek 7,3a, eta errusiarrek % 4,1a.
Erreferentziak
Kanpo estekak