Idoia Etxeberria Elortza (Oñati, Gipuzkoa, 1977) gipuzkoar kazetari eta idazlea da.[1]
2001ean kazetari hasi zen lanean, hasieran Euskaldunon Egunkarian eta ondoren Berrian. 2009tik Badihardugu euskara elkartean egiten du lan, Euskal Herriko Ahotsak eta 101 eLe proiektuetan. Elkarrizketak egiten ditu, bideoan, eta baita ikus-entzunezkoen gidoiak ere, jasotako testigantzak oinarri hartuta. Besteak beste, Ahotsak Ikasgelan proiektuaren arduraduna da eta Oñatiko hitanoa biziberritzeko sortu zen Ingo xonau! proiektuaren koordinatzailea.[2][3]
Idazlea
2001. urtean, Olerti Etxearen Bakarrizketa Dramatikoen l. lehiaketa irabazi zuen, Bakartxo lanarekin.[4] Antzezlana argitaratu egin zen, eta antzeztu: Ainhoa Alberdi zen protagonista.
Debaren ibarreko Badihardugu euskara elkarteak 2003an sortu zuen Ahotsak proiektua sortu zuen.[9] Ordutik gaur arte, Euskal Herriko ahozko ondarea biltzen eta zabaltzen jardun dute proiektuko kideek. Idoia Etxeberria horietako bat da. 2009tik ari da buru-belarri denetariko egitasmoak antolatzen. Berez Ahozko ondarea jasotzea eta zabaltzea da helburu, nagusia alderdi linguistikotik —euskalkiak— eta edukiaren aldetik: historia, etnografia, abestiak, oroimen historikoa... Azken finean, Ahotsak.eus ahozko ondarearen artxibo bat da; online dago, eta erabilera librekoa da. Euskarazko ahozko corpusik handiena daukagu jasota.[1][10]
Proiektu horren barruan gutxienez 500 elkarrizketa grabatu ditu Etxeberriak. Bereziki 75 urtetik gorakoak elkarrizketatzen dituzte, euskalkiak eta garai bateko historia jasotzeko, desagertu aurretik. Gerra aurretik jaiotako belaunaldi hori, adibidez. Azkenaldian, hurrengo belaunaldia ere elkarrizketatzen ari dira. Besteak beste, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako historia jasotzeko. 2023an, Bergaran [Gipuzkoa] eta Elgoibarren [Gipuzkoa] euskararen historia soziala jaso eta hedatzen aritu dira, adibidez. Gazte gara gazte proiektuan, gazteei egiten dizkiete elkarrizketak.[1][11]
Egindako elkarrizketez gain, berrehun proiektutik gora batzen ditu Ahotsak proiektu nagusiak. 2023an, adibidez, hitanoa bultzatzeko proiektuekin ari ziren.[1]
Sariak
2001: Olerti Etxearen Bakarrizketa Dramatikoen l. lehiaketa irabazi zuen, Bakartxo lanarekin.