Ibai Zabala
Ibai Zabala Gandarias, pilota arloan Ibai Zabala izen-deiturez ezaguna (Berriz, Bizkaia, 1987ko maiatzaren 14a) esku huskako pilotaria da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 metro luze da, eta 83 kilo pisatzen du. 2008an bihurtu zen profesional, eta maiatzaren 23an Elorrioko udal pilotalekuan jokatu zuen estreinako partida. Buruz buru jokatzeko dohainik ez du, baina binaka nabarmendu da: bigarren mailako txapeldunorde izan zen 2009an, eta txapeldun 2010ean. Binakako txapelketa nagusian 2013an aritu zen lehenengoz, Aimar Olaizola aurrelaria lagun, eta finalerdietaraino iritsi ziren.[1][2] 2014koan, eskuetako lesio batetik atera berritan, ez zen hasieratik aritu, baizik eta geroago sartu zen, Ladis Galartzaren ordez;[3] Oinatz Bengoetxea aurrelaria izan zuen lagun, eta ez zuten finalerdietan sartzerik lortu. Kirol lorpenakProfesionaletan
Amateurretan
Erreferentziak
Kanpo estekak |