Ianire Estébanez (Santurtzi, 1979) psikologo, ziberaktibista eta blogari feminista da, gazteen artean genero-indarkeriaren prebentzioan aditua.
Ibilbidea
Prestakuntza eta ikerketa-lerroak
Psikologia ikasketak burutu zituen Donostian Euskal Herriko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea Masterra[1] egin zuenean feminismoaren ekarpenetan murgildu zen. Bere tesian (2007) emakume gazteen kontrako indarkeria ikertu zuen, bereziki bikotekideen arteko indarkeria psikologikoa.[2] Geroztik gazteen artean sare sozialetan ematen den genero-indarkeria eta maitasun erromantikoak haien harremanetan duen eragina[3] ikertzen jarraitu du.
Hizlaria
Egun erreferente bihurtu da eta hezkuntza-erakunde, administrazio eta unibertsitateekin lankidetzan ibiltzeaz gain, hezitzaile-, ikasle- eta senideetzako hitzaldietan eta prestakuntzan[4] aritzen da.
2013 geroztik Bilbon psikologo gisa kontsultan lan egiten du.[5]
Argitalpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak