Film honek Ken Loachen filmografian hain ohikoak diren gaur egungo gizartearen edonori jazo dakioken mota guztietako drama istorioen kontakizuna berreskuratzen du.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ipar-mendebaldeko Ingalaterra. Daniel Blake (Dave Johns) 59 urteko arotza gaixotu eta bakarrik bizi denez gizarte-laguntzaren beharrean dago. Laguntza lortzeko oztopo burokratikoak gainditzen saiatzen ari den bitartean, Katie (Hayley Squires) bi haurren ama ezkongabea ezagutuko du, honek eta bere bi seme-alabek (Dylan McKiernan eta Briana Shann) Londresko etxerik gabeko jendearentzako aterpetxe batetik ihes egiteko 500 kilometrotara dagoen solairu batera bizitzera lekualdatu beharko dute.