Britainiar film onenaren BAFTA Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1987. urtea, Eskozia, Glasgow. George (Robert Carlyle) eskoziar autobus gidari errebeldeak Carla (Oyanka Cabezas) nikaraguar errefuxiatua ezagutu berri du. Bitartean, Nikaraguan Kontragerrilla Sandinistar Gobernuak iraultzeko prestatzen ari da. Herrialdearene goera, bere familia eta maitasunak Carla gogaitzen dute. Hortaz, Georgek Carla Nikaraguara laguntzea erabakiko du, han gerraren errealitate latza eta bere sentimentuei aurre egin beharko dielarik.