Hong Kongeko metroa edo MTR delakoa (ingelesez: Mass Transit System) Hong Kongeko garraiobidea da. 1979an sortu zen eta 2007koabenduaren 2an Kowloon Canton Railway (KCR) konpainiarekin bat egin zuen. Gaur egun metro sareak 211,6 kilometro eta 150 geltoki dauzka, 85 metro geltoki eta 68 metro arin geltoki. Astegun batean lau milioi bidaiari inguru izaten dira sare osoan[1]
Historia
Hirian metroaren plangintza 1960ko hamarkadan hasi zen. Hiriak izandako hazkunde demografiko eta ekonomikoak, asko handitu zituen herritarren garraiobide publikorako beharrak, eta hiriko tranbia eta autobusak nahikoa ez zirela eta, hiriko arduradunek, metro sarearen lehen lineak planifikatu zituzten.
Hiriko legebiltzarrak hamarkadaren amaiera eta 1970eko hamarkadaren hasiera eman zituen, egitasmoa eztabaidatzen, eta azkenik 20 kilometroko lehen linea onartu zuten. Eraikuntza lanak 1975ean hasi eta metroa 1979kourriaren 1ean zabaldu zen.
Lineak
Linea
Zabaltze urtea
Azken luzapena
Ibilbidea
Geltokiak
Bidaiaren iraupena
East Rail Linea
1910
2007
Hung Hom
Lo Wu / Lok Ma Chau
14
42' / 47'
Kwun Tong Linea
1979
2002
Yau Ma Tei
Tiu Keng Leng
15
27'
Tsuen Wan Linea
1982
1982
Central Station
Tsuen Wan
16
30'
Island Linea
1985
1986
Sheung Wan
Chai Wan
14
25'
Metro arina (11 ibilbide)
1988
2003
--
--
68
Aldakorra
Tung Chung Linea
1998
--
Hong Kong Station
Tung Chung
8
28'
Airport Express Linea
1998
2005
Hong Kong Station
AsiaWorld-Expo
5
28'
Tseung Kwan O Linea
2002
2009
North Point
Po Lam / LOHAS Park
8
15'
West Rail Linea
2003
2009
Hung Hom
Tuen Mun
12
37'
Ma On Shan Linea
2004
--
Wu Kai Sha
Tai Wai
9
16'
Disneyland Resort Linea
2005
--
Sunny Bay
Disneyland Resort
2
4'
Etorkizuneko luzapenak
Azken urteetan hainbat linea eraiki diren arren, hainbat luzapen aurrikusi dira 2019. urtera arte. Linea berririk eraikiko ez den arren, 2000tik aurrera eraiki diren azpiegitura berriak, luzatu eta lehenago eraikitakoak berriztu egingo dira.