Chongqingeko metroa (txinera sinplifikatuz: 重庆轨道交通; pinyineraz: Chóngqìng Guǐdào Jiāotōng), izen bereko hiriko hainbat barruti zeharkatzen dituen garraio publikoa da. Txinan kalearen gainetik eraikitako lehen metroa izan zen eta 2005ean zabaldu zuten. Lehen lineak 19 kilometro luze eta 18 geltoki dauzka, Yuzhong, Jiulongpo eta Dadukou barrutiak zeharkatuz. 2013an zabaldutako geltoki berriekin metro sareak 140 kilometro eta lau linea dauzka gaur egun.
Ezaugarriak
Txinako Herri Errepublikako gobernuak, mendebaldeko hiriak garatzeko plangintzaren barnean eraiki zuen Chongqingeko metroa 2002an. Eraikuntza lanak hiru urtez luzatu ziren eta metroaren ibilbide gehiena lur gainekoa den arren, 2,2 kilometro eta hiru geltoki lur azpikoak dira. Lurraren gaineko monorail bat eraikitzeko erabakia, hiriko erliebe bereziagatik hartu behar izan zuten hiriko arduradunek.
6. linea: Hiria hego-ekialdetik ipar-mendebaldera zeharkatuko du eta lehen tartea 2012koirailaren 28an zabaldu zen.
3. linea: Ertang eta Yudong arteko tartea 2014an zabalduko da.
Proiektuan
4. linea: Siqiaopu - Changshengqiao
5. linea: Tongjiayuanzi - Zhongliangshan
7. linea: Hiria mendebaldetik igaroko da iparraldetik hegoaldera.
8. linea: Hiriaren hegoaldean eraiki da.
9. linea: Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera zerhakatuko du hiriaren erdigunea.
10. linea: Linea biribila.
Etorkizuna
Etorkizunari begira linea berriak eraikiko diren arren, Chongqingeko gobernuak erabakitzeke dauka linea horiek izango duten ibilbidea. 2020rako dena den, metroak 400 kilometro baino gehiago izango ditu.