|
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Xuzhouko metroa (txineraz: 徐州地铁), Txinako Herri Errepublikako Jiangsu probintziako Xuzhou hirian eraikiko den garraiobidea da. Hiriak onartutako lehen plangintzaren arabera, epe luzera lau linea eraikiko dira.
Lineak
- 1. linea: Hiria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du, eta mendebaldeko muturrean bi adar izango ditu.
- 2. linea: Hiria iparraldetik hego-ekialdera zeharkatuko du.
- 3. linea: Hiria iparraldetik hego-mendebaldera zeharkatuko du, iparraldean laugarren linearekin bat eginez.
- 4. linea: Iparraldean hasi eta hegoalderako norabidea hartu ondoren mendebalderantz hedatuko da. 3. eta 4. lineek hiriko linea biribila osatuko dute.
Ikus, gainera
Kanpo estekak