Hisayoshi Harasawa (japonieraz: 原沢 久喜, Harasawa Hisayoshi?, Shimonoseki, Yamaguchi (Japonia), 1992ko uztailaren 3a)
judo borrokalari japoniarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), zilarrezko domina lortu zuen >100 kg-ko gizonezkoen kategorian, Teddy Riner frantziarraren (urrezkoa) atzetik eta Rafael Silva brasildarra eta Or Sasson israeldarra garaituz (elkarbanatutako brontzezkoa).
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian Japoniako taldearekin, Frantziako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Alemania eta Israelgo taldeen (elkarbanatutako brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Japoniako taldea: Uta Abe, Shohei Ono, Chizuru Arai, Shoichiro Mukai, Akira Sone, Aaron Wolf, Tsukasa Yoshida , Miku Tashiro, Shori Hamada, Hifumi Abe, Hisayoshi Harasawa eta Takanori Nagase-k.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak