Ekonomia-ikertzailea: azpiegitura proiektuak eta metropolien sustapenerako egitasmoak
Dokotego-tesian garraio-azpiegiturako politikak eta lurralde eredua aztertu zituen, eta Euskal Herriko kasurako aplikazioa egin zuen, Goio Etxebarriaren zuzendaritzapean.[1][2][3]
Jarduera ekonomikoaren alderdi espazialak jorratzen dituen diziplinaren baitako gairen bat landu nahi izan zuen eta halaber sektore publikoaren esku-hartzearekin loturikoa. Zehatzago esanda. azpiegitura proiektuak eta metropolien sustapenerako egitasmoak. Euskal Herrian bai garraio-azpiegituren alorrean bai eremu metropolitarren sustapenean burutzen ari ziren egitasmoak modu bateratu batean jorratu zituzten, haien azpian dagoen logika ekonomiko-politikoa nabarmenduz, bi hitzetan: berrikuntza eta kontrolgune nagusiak bilakatuko diren metropoliak, eta espazio horiek eta gainerako espazioak ere elkarlotzen dituzten konexio eraginkorrak izatea osagai inportanteak direla hazkunde ekonomikoaren eta lehiakortasun gehikorraren agintepean mundu mailako dimentsioa hartu duen ereduaren funtzionamendua ahalbidetzeko. Hausnarketarako ekarpen gisa, beste eredu bat eraikitzeko oinarrizko irizpideak izan zitezkeenak ere mahai gaineratu zituzten, funtsean honakoa proposatuz: garapen-eredu horrek oinarritzat jasangarritasuna eta baliabideen erabilera arduratsua eta lurraldearen garapen orekatuagoaren sustapena izan beharko lituzkeela. [1]
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 15 lan baino gehiago bildu dira.[4]