Have Yourself a Merry Little Christmas (euskaraz, Izan dezazun Eguberritxo Zoriontsua) gabon kanta ospetsu bat da, 1944 urtean Judy Garland abeslariak, Meet Me in St. Louis musikal filmaren baitan lehen aldiz abestutakoa. Abestia Hugh Martin musikariak konposatu zuen. Geroztik, ehundaka musikari eta abeslarik egin dituzte abestiaren bertsioak.
Abestiaren hasierako hitzek eguberria ospatzeko deia egiten zuten, oso modu triste eta malenkoniatsuan, hurrengoan agian ospatzeko aukerarik izango ez dela adieraziz. Judy Garlandek berak eta beranduago Frank Sinatrak abestiaren bertso zenbait aldatu zuten tonu tristea ezabatzeko. Egun, aldatutako bertsioa bilakatu da ezagunen.