- Artikulu hau Elgoibarko idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».
Hasier Etxeberria Canales (Elgoibar, Gipuzkoa, 1957ko apirilaren 6a - 2017ko martxoaren 29a) euskal idazle, kazetari eta blogaria zen.[1]
Lan ibilbidea
Kulturgintzarekin harreman estua izan zuen betidanik, eta euskarazko irakaslea izatetik Euskal Telebistako informazio-zerbitzuetako erredaktore izatera pasatu zen. Sautrela literatur programaz gain, Fahrenheit, Eskamak kentzen, Babel, Ez dago larrosarik kultur saioak eta gastronomiari buruzkoak Zopa haundi eta Lapikoka aurkeztu eta zuzendu zituen. Euskaldunak izeneko saio berezia ere gidatu zuen, denak ETB 1ean. ZuZeu albistariaren sortzailetako bat izan zen.[2][3]
Idazle ibilbidea
Hainbat literatur genero landu bazituen ere, ipuinlaritzat hartzen zuen bere burua, Karramarroaren aztarnak izanik autorearen hitzetan bere obrarik hoberenetarikoa.[4] Azken boladan, Hendaian bizi zen.[2]
Bere hitzen arabera, literaturara jo zuen Espainiako Polizia Nazionalak jasanarazitako tratuaren ondorioz: "(Idazlea izan) baino lehen, Hondarribian bizi nintzela, Espainiako Polizia Nazionalak Indautxuko komisaldegira eraman ninduen gau batez, enpresari bat bahitzen lagundu nuela eta. Gau beltza zinez, non igogailuek behegailuen izena hartu zuten, han denak egiten baitzuen zuloan behera, gora beharrean."[5] Horren emaitza Mugetan (1998) eleberria izan zen eta hurrengo urteetan hainbat nobela idatzi zituen: Irun Hiria Saria irabazi zuen, Arrainak ura baino lana barne.[2]
Hala ere, bere burua betidanik izan zuen idazletzat, bederatzi urteren inguruan hasi bai zen ipuinak argitaratzen.[4][3] Haur eta Gazte Literaturan egindako lanek ipuingintza nabarmentzen duten zenbait sari ekarri zizkioten, hala nola, Bilintx Saria, Julen Azpeitia Saria edo Gabriel Aresti Saria, besteak beste.[2]
Kazetaritza liburuak, gastronomia ardatz duten lanak eta artearen ingurukoak ere argitaratu zituen.[2]
Lanak
Narrazioa
Nobela
Haur eta gazte literatura
Antzerkia
Sukaldaritza
Elkarrizketa
Bilduma
Sariak eta errekonozimenduak
- 1987. Bilintx, Haur eta Gazte literatura, Estatua baten historia lanari esker.
- 1990. Imajina ezazu Euskadi, Ipuingintza.
- 1992. Julene Azpeitia, Ipuingintza, Aukera profesionala lanari esker.
- 1993. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria.
- 1997. Gabriel Aresti, Ipuingintza, Ipuin postmoderno bat egin diot nere buruari lanagatik.
- 1999. Irun Hiria Saria, Literatura, Arrainak ura baino lanari esker.
Erreferentziak
Kanpo estekak