Gustav Leonhardt (Graveland, Herbehereak, 1928ko maiatzaren 30a - Amsterdam, 2012ko urtarrilaren 16a) Herbehereetako klabezin eta organista eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Biografia
Basileako Schola Cantorumeko ikasle izan zen, eta organoa eta klabezina Eduard Müllerrekin ikasi zituen. 1950etik aurrera, mundu osoan zehar bidaiatzen hasi zen. Vienako Musika Akademiako irakasle izan zen 1952tik 1955era eta Amsterdameko Kontserbatoriokoa 1953tik aurrera.
Bachen musikan espezialista zen, eta antzinako musikako estilo guztiak landu zituen, musika barrokoa bereziki. Bachen fuga-arteari buruzko ikerketa bat argitaratu zuen 1952an, bai eta Sweelinckek teklaturako lanaren edizio berri bat ere. Leonhardt Consort taldearen sortzailea izan zen.
Erreferentziak