Gran Hermano (euskaraz Anaia Handia) telebista-saio bat da, Zeppelin TV ekoiztetxeak egina eta Telecinco katean 2000koapirilaren 23tik aurrera emititzen dena. Espainian igorritako lehen telerrealitateko saioa da, eta programaren estreinaldiak %36,5eko kuota lortu zuen. Hortik aurrera, saioaren ia denboraldi guztiak audientzian liderrak izan dira. Inoiz edizio gehien izan dituen telerrealitate programa da.
Ohiko formatu honetan, aurrez aukeratutako pertsona multzo bat, aurrez elkar ezagutzen ez dutenak, etxe batean bildu eta horien bizimodua emititzen da zuzenean. Pertsona horiek lehiatu egiten dira elkarrekin hainbat froga eta bozketaren bitartez, eta horien astero lehiakide bat kaleratzen da, ikusleen aldetik boto gehien jasotzen duena. Irabazlea etxean geratzen den azken pertsona da. John de Mol holandarrak sortu zuen saioa, eta Endemol bere ekoiztetxeak garatu zuen programa. 1999ko irailean emititu zen saioa lehen aldiz Holandan eta geroztik 70tik gora herrialdeetan plazaratu da.
Aurkezleak
Telebista-saioko ia edizio guztiak, hamaseigarren ediziora arte, Mercedes Milá aurkezleak gidatu zituen; Gran Hermano 3 kenduta, edizio hura Pepe Navarrok aurkeztu baitzuen. 2016an jakinarazi zen Mercedes Milák saioa utziko zuela betiko, eta, horrenbestez, Jorge Javier Vázquez aurkezleak zuzendu zuen Gran Hermano 17 edizioko galak.
Lehenengo hiru edizioetan ez zen debaterik egon. Laugarren denboralditik aurrera hasi ziren saio hau, eta lehenengo biak Jesús Vázquez aurkezleak gidatu zituen. Hortik aurrera, Jordi Gonzálezek jarraitu zuen mahai-ingurua moderatzen, hamargarren edizioan (Jorge Javier Vázquezek aurkeztu zuena) eta hamalaugarrenean (Frank Blancok ordezkatu zuen) kenduta.
Eztabaida Espainiako Gran Hermano telesaiotik Argi Gastaka kanporatzeari buruz
Argi GastakaGran Hermano 14telerrealitateko saiotik kanporatzea 2013komaiatzean espainiar gizartean eztabaida bizia eragin zuen gertaera izan zen. Saioko arduradunek programan parte hartzen ari zen Argi Gastaka Ganboa lehiakideak, bilbotarra eta 20 urtekoa, "ETAk aurrera jarraitzeko" manifestazio batera joana zela adierazteagatik kanporatu zuten, gazteak berehala txantxa bat zela adierazi eta barkamena eskatuta ere. Kanporatzeak eztabaida bizia eragin zuen, Interneten bereziki, eta gaia mundu mailako trending topic bilakatu zen kanporatzearen ondorengo orduetan.