Txantxa

Txantxa edo trufa pertsona edo talde bati adar jotzea da, barre eragiteko eta asmo txarrik gabe txantxa jasotzen duenarengana. Hego Euskal Herrian broma ere esaten zaio. Txantxaren biktimari harridura edo traba eragitea bilatzen da, modu artifizialean sortutako egoera baten bitartez.

Bizikleta lotuak modu xelebreetan jartzea ohiko txantxa da.

Txantxa bat egiteko ohiko baliabideak gezurrak kontatzea, horren ondorioz harridura sortu edo biktimari zerbait eginarazteko, eta objektuak manipulatzea dira, biktimarengan efektu irrigarria izan dezaten, biktima besteen aurrean nabarmen geraraziz. Txantxak egitean, gehiegikeriak ere gertatu izan dira: batzuetan, salaketak jartzen dira norberak pairatutako txantxak direla eta.

Hego Euskal Herrian ohikoa da inuzente-eguna aukeratzea hartarako eta Iparraldean apirilaren 1a.

Kanpo estekak