Gaztelua eraikitzeko lanak 1819an hasi baziren ere 1850eko hamarkada bukatu zen jauregia. Thomas Hopper izan zen arkitektua, garai hartan Londresko arkitekturik famatuenetakoa zenak. Nekazaritza ministerioak 1958an gaztelua inguratzen zuten lurrak erosi zituen eta Gosford Natur Parkea eratu zuen. 2002an gaztelua bera eskuratu eta berreraiki egin zuen.