Ruaidrí Ua Conchobair errege irlandar mitikoaren ondorengoak ziren O'Conortarren jatorrizko etxea da. Izan ere Clonalis etxea 1878an Charles Owen O'Conorrek eraiki bazuen ere, bazen aurretik beste jauregi bat bertan, baina sarritan urak hartzen zuenez berria egitea erabaki zuten.
Familiaren 100.000 liburutik gora gordetzen dira bertan. Irlandar historiarentzako liburutegi oso aberatsa da izan ere.