Redwood gaztelua (irlanderaz Caisleán Choillte Rua) Irlandako Tipperary konderrian dagoen normandiar gaztelu bat da, Lorrha udalerritik hurbil.
1200. urte inguruan normandiarrek eraiki zuten, halere, Mac Aodhagáin (MacEgan, Egan, Keegan) irlandar klanak bereganatu zuen.
Mac Aodhagáin klaneko senideek Brehon legediaren legegizonen heziketarako ikastetxe bilakatu zuten, hainbat mendetan zehar babesa eman eta diruz lagunduz.
Kanpo estekak