Labakak 2009an defenditu zuen doktore tesian euskarako lehen itzultzaile estatistiko sortu zuen. Baina geroago, Itzulpen neuronala ikertu du. Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017az geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatikoetan. Geroxeago, eta arin, Labaka eta euskal munduko ikerkuntza komunitatea gai i an ziren euskaratik eta euskararako itzultzaile neuronalak mundu mailako artearen egoeraren pare jartzeko. 2015ean hasi zen euskararako itzulpen neuronala aztertzen TADEEP proiektuan, non Gorka Labaka programatzaile nagusia zen.[3] Ordurako Deepl itzultzaileak kalitatezko emaitzak ematen zituen 10 hizkuntzatan baina euskara ez zegoen horien artean.[4] Bi urte geroago lehenengo emaitza bikainak lortuta, 2017an lehen demoa publikoki eskura zegoen. 2017an bertan, hainbat agente (Ixa Taldea, Elhuyar, Vicomtech, Ametzagaña, Mondragon Lingua...) batera, MODELA izeneko proiektua abiatu zen.[4][5] Beste urtebeteko epean, 2018an MODELA itzultzailea plazaratu zen, Interneten publiko orokorrerako euskarazko itzulpen neuronala eskaintzen zuen lehen zerbitzua. Proiektu horietan Gorka Labakarekin batera aritu ziren Iñaki Alegria, Thierry Etchegoyen, eta Itziar Cortes. besteak beste. Abiada bizian mugitzen zen arlo honetan, geroago beste lau itzultzaile neuronal gehiago plazaratu izan dira: Eusko Jaurlaritzaren Itzuli.[6]batua.eus,[7][8]elia.eus[9] eta lingua.eus.[10]Translate Google zerbitzuak ere eskaintzen euskarako itzulpenak baina kalitate txikiago eskaintzen du euskararako..[11]
Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[12][13]
2018an HiTZ ikerketa-zentroa sorkuntzan ere parte hartu zuen, Ixa eta Aholab taldeen indarrak batuz. Hizkuntza-teknologia ardatz duen zentro berri horretan 63 ikertzailek egiten dute lan egun (2021eko otsaila).
Matxin, euskararako lehenengo itzultzaile automatikoa Iñaki Alegria , Arantza Diaz de Ilarraza, Mikel Lersundi, Aingeru Mayor , eta Kepa Sarasola-rekin (2009, SENEZ)
Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak Iñaki Alegria , Arantza Diaz de Ilarraza , Mikel Lersundi, eta Kepa Sarasola-rekin (2008, BAT)
2013: "OpenMT2 eta Euskal Wikipedia" wikiproiektuaren emaitzak Kepa Sarasola Gabiola, Iñaki Alegria Loinaz, Unai Cabezon , Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta, Galder Gonzalez Larrañaga, Mikel Iturbe Urretxa, Gorka Labaka Intxauspe, Aingeru Mayor Martinez, Arkaitz Zubiaga Mendialdua
2011: Itzulpen automatikoa eta Wikipedia elkar laguntzen Gorka Labaka Intxauspe
2011: OpenMT-2: Wikipedia eta Itzulpen Automatikoa biak elkarri laguntzen Iñaki Alegria Loinaz, Aingeru Mayor Martinez, Kepa Sarasola Gabiola, Arkaitz Zubiaga Mendialdua, Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta, Gorka Labaka Intxauspe, Galder Gonzalez Larrañaga, Unai Cabezon , Mikel Iturbe Urretxa
2018: CoNLL nazioarteko kongresuan artikulu onenaren saria.[18][19] Saritutako artikuluaren izenburua hau da: “Uncovering Divergent Linguistic Information in Word Embeddings with Lessons for Intrinsic and Extrinsic Evaluation”. Euskaraz: “Informazio linguistiko dibergentea azaleratzen hitzen bektore-errepresentazio distribuzionaletan, ebaluazio intrinseko eta estrinsekorako zenbait ikasgairekin”.
2017: Science aldizkariak albiste moduan jaso zuen Mikel Artetxe, Eneko Agirre and Gorka Labaka Ixakideek 2017ko urrian argitaratu zuten ikerketa bat: Artificial intelligence goes bilingual—without a dictionary.[20][21][22]