Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketa Gipuzkoako herrien artean jokatzen den esku-huskako pilota txapelketa da. Azkoitia da garaipen gehien lortu dituen herria. Txapeldunak Euskal Herriko Herriarteko Eskuzko Txapelketa jokatzen du.
Historia eta egitura
1968an antolatu zen lehenengo aldiz. Finala Azkoitiko Udal Pilotalekuan izan zen eta Bergarak irabazi zuen aurreneko ekitaldi hura. Urtez urte txapelketa frontoi desberdinetan jokatu izan zen arren 1996tik aurrerako ia final guztiak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu dira.
Herri bakoitzak hiru bikote aurkezten ditu, seniorrak, juniorrak eta kadeteak eta hiru partida jokatu ondoren erabakitzen da kanporaetetako eta finaleko emaitza. 1984 arte kadeteek 16 tantotara jokatzen zuten, juniorrek 18ra eta seniorrek 22ra, 1985an aldatu egin zen eta kadeteek 18ra jokatzen zuten eta beste bi mailatan 22ra. 1999tik aurrera denak 22 tantotara aritzen dira.
Palmaresa
Garaipenak
Herria |
Garaipenak |
Finalista |
Garaipen urteak
|
Azkoitia |
16 |
6 |
1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981, 1982, 1984, 1988, 1995, 1996, 1997, 1999, 2003, 2006
|
Donostia |
6 |
4 |
1983, 1985, 1986, 1987, 1998, 2014
|
Hernani |
5 |
6 |
2000, 2002, 2005, 2011, 2012
|
Azpeitia |
5 |
3 |
2004, 2008, 2010, 2015, 2016
|
Segura |
4 |
4 |
1969, 1973, 1991, 1994
|
Arrasate |
3 |
0 |
1976, 1979, 2007
|
Zumarraga |
2 |
2 |
1970, 1971
|
Bergara |
2 |
2 |
1968, 2009
|
Idiazabal |
2 |
0 |
1989, 1990
|
Usurbil |
1 |
3 |
1992
|
Amezketa |
1 |
2 |
1993
|
Oiartzun |
1 |
1 |
2013
|
Soraluze |
1 |
0 |
2001
|
Oñati |
0 |
4 |
-
|
Tolosa |
0 |
3 |
-
|
Zestoa |
0 |
2 |
-
|
hainbat |
0 |
1 |
-
|
Kanpo estekak