Georgios Kountouriotis (grezieraz: Γεώργιος Κουντουριώτης; Hidra, 1782 – Atenas, 1858ko martxoaren 13a) greziar ontzi-jabea eta politikaria izan zen.
Georgios eta bere familiak diruz eta itsasontziz lagundu zuten Greziaren independentziaren aldeko borroka. Greziako Behin-behineko Administrazioaren presidentea izan zen 1823tik 1826ra, Missolonghiko setioan.
Independentziaren ondoren, Ioannis Kapodistriasen gobernuko kide izan zen. Alderdi Frantsesaren aldekoa izan zen, Errusiar Alderdiaren eta Alderdi Ingelesaren aurkako jarrerengatik. Lehen ministro izan zen 1848ko martxotik urrira Otoren erregealdian.