Georgios Dervisis, grezieraz Γιώργος Δερβίσης (Atenas, Grezia, 1994ko urriaren 30a) Greziako waterpolo jokalaria da. 2015eko Munduko Uretako Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen greziar taldeko parte izan zen[1].
Greziako Olympiacos potentzian jokatzen du, eta harekin 2017-18 LEN Txapeldunen Liga irabazi zuen.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Greziarekin lehiatu zen taldeko kidea izan zen. 6. postuan amaituko zuten[2].2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina irabazi zuen Greziako taldean izan zen. Serbiak, urrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko zuten. Greziako taldea honako hauek ordezkatu zuten: Stylianos Argyropoulos, Georgios Dervisis, Ioannis Fountoulis, Konstantinos Galanidis, Konstantinos Genidounias, Konstantinos Gkiouvetsis, Marios Kapotsis, Christodoulos Kolomvos, Konstantinos Mourikis, Alexandros Papanastasiou, Dimitrios Skoumpakis, Angelos Vlachopoulos eta Emmanouil Zerdevas-ek[3][4].
Udako Olinpiar Jokoetako dominak
Erreferentziak
Kanpo estekak