Sir George Everest (1790eko uztailaren 4a, Crickhowell, Gales – 1866ko abenduaren 1a, Londres, Ingalaterra) galestar lur-neurtzaile eta geografo bat izan zen. 1830-1843 artean, Indiako topografia orokorraren arduraduna izan zen, hain zuzen ere, Indiaren hegoaldetik Nepalera doan arku meridiano luzearen sekzio trigonometrikoaren topografia ikerketa osatzeaz arduratu zen, alegia, 2.400 kilometroko distantzia. Lana, 1802an, William Lambtonek hasi zuen, eta ia XIX. mendearen amaieraldera amaitu zuten.
1865ean bere omenez Everest mendiari bere abizena daraman ingelesezko izena ipini zioten. Royal Society elkarteko kide izan zen.
Kanpo estekak