Gaztaina-koloreko ilea edo ile gaztainkara ilehori ilun eta beltzaren arteko kolore tonalitate guztiena da.
Gaztaina-koloreko ilea bigarren kolorerik ohikoena da, ile beltzaren ondoren. Pigmentu ilun eumelaninaren maila altuak eta pigmentu zurbil feomelaninaren maila baxuak ditu. Gaztaina-koloreko ilea ohikoa da erdialdeko eta hegoaldeko Europan, mendebaldeko Asian, iparraldeko Afrikan eta Ozeanian.[1] XVI. mendetik XX. mendera arteko europar emigrazioa dela eta, gaztaina-koloreko ilea duten herriak mundu guztiaren inguruan ere aurki daitezke, hala nola Ipar Amerika, Hego Amerika, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Siberia, etab.