GT Ligako 2023ko denboraldiaGaliziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hogeigarren denboraldia izan zen. Hiru txapelketak (gizonen kategoriako bi mailak eta emakumeen liga) ekainaren 10ean hasi ziren As Pontes herriko aintzirako uretan eta Aresen amaitu ziren abuztuaren 27an, guztiak gizonen B maila izan ezik; azken honetan lehia astebete lehenago bukatu zen, abuztuaren 19an, Teresa Herrera Banderarekin[1]. Guztira, 25 ontzi aritu ziren txapelketan (aurreko denboraldian baino 3 gutxiago): 7 emakumeen ligan, 12 gizonen lehen mailan eta 6 bigarrenean[2].
Emakumeen ligako txapelduna Chapela elkartea izan zen[3]. Redondelako neskek nagusitasun osoz irabazi zuten aurreneko garaikurra eta, guztira, 74 puntu eta 10 bandera eraman zituzten herrira, horien artean Teresa Herrera Bandera historian bigarren aldiz[4][5]. Jokoan izan ziren 11 estropadetatik 10etan azkarrenak izan ziren. Bestalde, txapeldunordea Mugardos-A Cabana Ferrol izan zen; Bestarruza ontziko arraunlariek 62 puntu eta Ferrolgo VII. Bandeira etxean gelditzea lortu zuten. Ohorezko txanda, azkenik, Rianxok eta Cesantesek osatu zuten[4].
Gizonen denboraldiko txapelduna, bestetik, Ares arraun elkartea izan zen[6]. Guztira, 176 puntu eta jokoan zeuden 15 banderetatik 9 irabazi zituzten Santa Olalla de Lubre ontziko arraunlariek, tartean Teresa Herrera Bandera[7]; dena den, TKE Ligara igotzeko kanporaketan motelenak izan zirenez, ezin izan zuten denboraldia behar bezala borobildu. Hurrengo denboraldian goreneko maila arituko dena, aldiz, Bueu elkarte txapeldunordea izango da. Ligan bigarren egin zuten arren, kanporaketan hiru traineru utzi zituzten atzetik gorriek eta, beraz, 2024an lehen aldiz egingo dute arraun TKE Ligan[8]. Ohorezko txanda, bestalde, Tiránek eta Castropolek osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Aresek aipatutako 9 banderak eraman zituen herrira, Bueuk 3, Tiránek 2 eta Chapelak 1[4].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Samertolameurenbigarren ontziak maila galdu zuen. A Terca ontziko mutilak denboraldiko motelenak izan ziren, eta A Ligan arraun egiten jarraitzeko kanporaketa jokatu behar izan zuten Pueblakoekin batera[4]. Lehen mailako bi traineruak azkarrenak izan baziren ere, Meirako trainerua B mailan aritu beharko da, elkartearen lehen ontzia ezin izan baitzen TKE Ligan mantendu[8].
Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Murosek nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta urdinak hurrengo denboraldian goreneko mailan arituko dira igoera play-offean hirugarren egin zuen Mugardos-A Cabana Ferrol taldearekin batera[4].
Chapela estropadatik kanporatu zuten, pisatze-kontrola pasa aurretik trainerua lehorrera gerturatu eta kutxa bat ontzian sartzeagatik[12][13].
Teresa Herrera Bandera bi egunetan jokatu zen. Lehena puntuagarria izan zen A nahiz B ligetan (hurrenez hurren, 14. eta 9. jardunaldiak), eta ontzien denborek bigarren egunerako sailkatzeko balio izan zuten. Bandera, hain zuzen, igandean bertan izan zen jokoan eta Aresek eskuratu zuen; azken estropada hori ez zen ligarako puntuagarria izan[5][7].
Concello de Aresko bandeira bi jardunalditan jokatu zen eta txapelduna Bueu elkartea izan zen. Nahiz eta lehenengo egunean ontzi azkarrena etxeko trainerua izan, bi egunetako denborak gehituta Maruxiako mutilak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, zapia etxera eraman zutenak[6].
Jaitsiera/Igoera play-offa
Kanporaketa honetan 2024ko denboraldian lehen mailan aritzeko bi txartel egon ziren jokoan eta lau ontzik hartu zuten parte: B Ligan hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postua lortu zuten Mugardos-A Cabana Ferrolek eta Amegrovek; eta lehenengo mailan azken postuetan gelditu ziren Pueblak eta Samertolameu Bk.
Teresa Herrera Bandera bi egunetan jokatu zen. Lehena puntuagarria izan zen A nahiz B ligetan (hurrenez hurren, 14. eta 9. jardunaldiak), eta ontzien denborek bigarren egunerako sailkatzeko balio izan zuten. Bandera, hain zuzen, igandean bertan izan zen jokoan eta Aresek eskuratu zuen; azken estropada hori ez zen ligarako puntuagarria izan[5][7].
Emakumeen Liga
Partaideak
Guztira, 7 elkartek hartu zuten parte emakumeen ligaren hamabigarren denboraldian; horietatik 4 coruñarrak izan ziren, 2 pontevedrarrak eta asturiar 1[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Cesantes elkartearen parte hartzea izan zen, lehen aldiz itsasoratu zena[11].