Behin muga igaro ondoren, iluntzean basamortuaren bihotzean dagoen "Titty Twister" ("Titi Kiribildua") deritzon ospe eta itxura txarreko tabernazulora iritsiko dira. Hasiera batean egunez motorzaleen taberna zatar baina arrunta dirudienak gaua iristean sekulako ezustekoa emango die, ingurumari guztiko banpiroen gordeleku eta janlekua baita.