Urtezar gaua, Hotel Mon Signor deritzon hoteleko Sam (Marc Lawrence) arretaguneko langileak bere postua laga eta bere etxera senide eta lagunekin gaua pasatzera doa, une labur batez bere lankidea den Ted-i (Tim Roth) gau hartako haren betebeharrak azaltzen dizkiolarik.
Sarrerako kredituak The Pink Panther Show marrazki bizidunetan oinarriturik daude, filmaren hasieran "Vertigogo" abestia entzuten delarik. Ondoren filma lau atal edo geletan banatzen da:
The Missing Ingredient (Osagai galdua). Allison Andersek zuzendua.
Sorgin talde batek hoteleko ezkonberrien gelan daude, bertan beraien jainkosa "bizitzaren fluiduaz" berpizten saituko dira: ernal-hazia.
The Wrong Man (Okerreko Gizona). Alexandre Rockwellek zuzendua.
Senar-emazte batzuk haserretu eta tartean Ted morroi hartzen dute, jeloskortasun eszena baten erdian topatuko delarik.
The Misbehavers (Hezigabeak). Robert Rodríguezek zuzendua.
Mafia-gizon baten seme eta alaba txikiak sekulako deabrutzar bihurriak dira. Ted gela hartatik bizirik irten nahi baldin badu bi haurren umezaina izan beharko du.
The Man From Hollywood (Hollywoodeko Gizona). Quentin Tarantinok zuzendua.
Hollywood umorista ospetsuenak bere lagunak hoteleko gelarik onenera eramaten ditu. Ted haien apustu arriskuttsu batean buru-belarri sartuko da. 1950eko hamarkadanSteve McQueen eta Peter Lorre aktorrek antzeztu zuten Alfred Hitchcock zinema zuzendariaren telesaileko atalean oinarritua dago, han ere apustu berbera agertzen baita.