Steve McQueen
Terrence Steven McQueen (Beech Grove, Indiana, 1930eko martxoaren 24 – Ciudad Juárez, Chihuahua, 1980ko azaroaren 7) Estatu Batuetako aktorea zen. Bere semea Chad McQueen aktorea izan zen. BiografiaAktore izan baino lehen, egurgile, marine, kamarero eta zamaketari aritu zen. Somebody Up There Likes Me (1956) filmarekin egin zuen debuta zinemaren munduan eta ospe handia lortu zuen Wanted: Dead or Alive telesailarekin. Terrence Steve McQueen 1930eko martxoaren 24an jaio zen Slaterren (Missouri, AEB). Aitak abandonaturik utzi zuen eta amarekin Kaliforniara joan zen. Umetan oso bihurria zen eta barnetegi batera eraman zuten, baina alde egin zuen. Nerabezaroan hainbat lan egin zituen; besteak beste, egurgile eta itsasgizon aritu zen. Hamazazpi urterekin ejertzitora sartu zen, Marinean izena emanda. Hogei urte zituenean, marine izatea gustuko ez zuela konturatu zen eta, beste lan batzuen artean, kamarero eta zamaketari aritu zen. Hala ere, lan guztiak utzi zituen interpretazioari ekin zionean: Neighborhood Playhouse New Yorkeko eskolan sartu zen. Hogeita bi urterekin eman zuen izena bertan eta hobeit ta bostekin Broadwayn egin zuen debuta Hatful of rain antzezlanarekin. Horrekin batera, Actors Studio Lee Strasbergen eskolan ere ikasi zuen. 1956an Somebody Up There Likes Me (1956) filmean debuta egin zuen eta, gainera, Paul Newmanekin lan egin: paper laburra izan zuen, baina hurrengo film The Bloben (1958) protagonistarena egin zuen. Horrez gain, urte horretan Wanted: Dead or Alive telesailean hartu zuen parte eta 1961 arte egon zen pantailan, arrakasta handia lorturik. 1950eko hamarkadan zenbait filmetan lan egin ondoren, The Magnificent Seven (1960) filmarekin egin zen benetan famatu. Akira Kurosawaren Shichinin no samurai filmean oinarritu zen John Sturges zuzendaria filma egiteko. Hiru urte lehenago Neile Adams aktorearekin ezkondu zen . 1960ko hamarkadan zinemazaleen aktore gustukoena zen. The Great Escape (1963), Love with the Proper Stranger (1963), The Cincinnati Kid (1965), Nevada Smith (1966), The Sand Pebbles (1966), Bullitt (1969), The Thomas Crown Affair (1968) eta The Reivers (1969) filmetan hartu zuen parte, besteak beste. The Sand Pebbles filmean egindako lanagatik, Oscar sarirako izendatu zuten. 1972an McQueen eta Adams banandu egin ziren, McQueenek Ali McGrawrekin harremana izan baitzuen The Getaway (1972) filmean. 1973an ezkondu ziren, baina bikoteak bost urte baino ez zuen iraun. 1970eko hamarkadan film gutxiago egin zituen eta aisialdiaz gozatzeko parada izan zuen. Garai horretako lan ezagunenak Le Mans (1971), The Getaway (1972), Junnior Bonner (1972) eta Papillon (1973) izan ziren. The Towering Inferno (1974) filmean ere egin zuen lan. 1978ean Ali McGrawrengandik banandu ondoren, zinema alde batera uztea erabaki zuen. Steve McQueen Barbara Minty modeloarekin ezkondu zen 1980an, baina urte bereko azaroaren 7an hil zen Juarezen (Mexiko), biriketako minbizi baten eraginez, 50 urterekin. Filmografia
Kanpo estekak
Information related to Steve McQueen |