The Thomas Crown Affair (euskaraz Thomas Crown Kasua) 1968ko Norman Jewison kanadar zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Steve McQueen, Faye Dunaway, Paul Burke eta Jack Weston aktoreek antzeztu zuten.
Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Michel Legrand) irabazi eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren (Michel Legrand) izendapena jaso zuen. Jatorrizko abesti onenaren Urrezko Globo Saria (Michel Legrand) ere irabazi zuen.
1999an izen berdineko berregokitzapena izan zuen, honetan Pierce Brosnan, Rene Russo eta Denis Leary aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Thomas Crown (Steve McQueen) ber burua aberastu duen Bostongo negoziogizona da, baina daraman bizimoduarekin aspertua dago. Egunerokotasunetik ihes egin nahizik, ustez lapurreta perfektua dena burutzea pentsatu da: banku bat ohostu eta Brasilera ihes egitea. Gaizkile talde bat bildu, suitzar banku batean hiru milioi jarri eta lapurreta inongo arrastorik gabe gauzatuko du. Kasua argitzeko asmoz, aseguruetxe batek ikertzaile bat (Faye Dunaway) kontratatuko du.
Aktoreak
Kanpo estekak