François Gieure
François-Xavier-Marie-Jules Gieure (Castet, Bearno, 1851ko maiatzaren 2a - ib., 1937ko apirilaren 23a) Frantziako artzapezpikua izan zen, Baionako apezpikua izandakoa. Biografia1874an apaiz ordenatu eta gero, 1906ko otsailaren 25an Baionako apezpiku bihurtu zen eta hantxe egon zen 1933ko abenduaren 25ean erretiratu arte. Baionako apezpiku emeritua zenean, artzapezpikua izateko proposatua izan zen 1934an. Erregezalea zen eta auzitan ibili zen Frantziako administrazioarekin. 1910. urtetik aurrera Action Française talde eskuindarraren jarduera babestu zuen Ipar Euskal Herrian, eta jendaurrean adierazi zuen Ybarnegaray diputatuarenganako sostengua. Euskararen aldeko gutunak luzatu zituen (Jean Baptiste Daranatz euskal idazlea izan zuen idazkari) eta euskararen irakaskuntza bultzatu zuen Ipar Euskal Herriko eskola katolikoetan eta apaizgaitegian.[1] ErreferentziakKanpo estekak
|