- Graf Zeppelin izenaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Graf Zeppelin (argipena)»
Ferdinand Adolf Heinrich August Graf von Zeppelin, ezagunagoa Ferdinand von Zeppelin izenaz (1838ko uztailaren 8a, Konstantza, Baden – 1917ko martxoaren 8a, Berlin) alemaniar noble eta asmatzaile bat izan zen. Haren izena daraman Zeppelin baloi gidatuen konpainia sortu zuen; gainera, haren abizenetik dator zepelin izen arrunta, egitura zurruneko baloi gidatuak izendatzeko erabilia.