Ferdinand Tönnies
Ferdinand Tönnies (Oldenswort (Schleswig-Holstein), Alemania, 1855ko uztailaren 26a - Kiel, 1936ko apirilaren 9a) soziologo eta filosofo alemaniarra izan zen.
Alemaniako soziologi elkarteko fundatzailea izan zen.
Ospetsua egin zen “Komunitate eta gizarte” (Gemeinschaft und Gesellschaft, 1887) obran aurreko terminoen arteko bereizketa egiteagatik. Hau da, bere ustez ezberditansunak ematen dira eraikitako harremanetan, herrialde bateko populazioan eta lan banaketaren konplexutasunaren arabera. Landa guneetan eraikitzen diren harremanak, pertsonalak eta afektiboak dira, eliza eta familian oinarritzen direnak, hiri handietan ez bezala. Azken hauetan lantegia da giza-instituzio eredua. Ondorioz, lan banaketa konplexuagoa den heinean, lehiakorragoak eta indibidualagoak bihurtzen dira harreman pertsonalak.
Bizitza
Tönniesek 900 lan baino gehiago argitaratu zituen eta soziologia eta filosofiako hainbat arlotan parte hartu zuen. Bere lehendabiziko obretan egin zituen kritiken ondorioz, naziek herbesteratu egin zuten. Egindako lan asko (“Komunitate eta gizarte” barne) soziologia modernoaren aitzindariak izan ziren.
Boluntarismoaren kontzeptua sortu zuen. Gizarte aldaketan parte hartu zuen bereziki iritzi publikoan, ohitura eta teknologia, hilketa eta suizidio eremuetan. Metodologian interes haundia zeukan, estadistikan gehien bat.
Hobbes eta Marx-en jarraitzailetariko bat da eta Nietzsche-ren ideien kritikoa daukagu hau.
Tönniesek gutxiengo etnikoen lotura komunitarioak aztertzeaz arduratu zen, positibistek eta marxistek izaera hau alde batera utzi zutelako.
Soziologian egin zuen ekarpen nabarmenena giza-antolaketaren analisia eta azalpena izan zen, bi antolaketa mota identifikatuz; giza antolaketa naturala (organizista) eta giza antolaketa artifiziala (mekanizista) eta hauen arteko kontrajarrera Tönniesen soziologiaren oinarritzat har daiteke.
V. Pareto eta M. Weber, besteak beste, giza ekintzaren nozioa (razionala eta indibiduala) erabiltzen hasi ziren, ondoren Tönnies, Durkheim edo Freudek kontra egin zietelarik.
Bibliografia
- Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe (TG), ed. Lars Clausen/Alexander Deichsel/Cornelius Bickel/Carsten Schlüter-Knauer/Uwe Carstens, I-XXIV, Walter de Gruyter, Berlin/New York 1998 —
- Gemeinschaft und Gesellschaft, [1887], Wissenschaftliche Buchgesellschaft, Darmstadt 2005
- Der Nietzsche-Kultus, [1897], "Tönnies-Forum", XIV, 2005, (1)
- Schiller als Zeitbürger und Politiker, Buchverlag der Hilfe, Berlin-Schöneberg 1905 (→ Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, VII, 3–59)
- Strafrechtsreform, Pan, Berlin 1905 (→ Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, VII, 61–118)
- Philosophische Terminologie in psychologisch-soziologischer Ansicht, Thomas, Leipzig 1906 (→ Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, VII, 119–250)
- Die Sitte, Rütten & Loening, Frankfurt am Main 1909
- Die soziale Frage, [1907], (= Die soziale Frage bis zum Weltkriege) Walter de Gruyter, Berlin/New York 1989
- Thomas Hobbes, der Mann und der Denker, 1910
- Der englische Staat und der deutsche Staat, Karl Curtius, Berlin 1917 (→ Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, X)
- Weltkrieg und Völkerrecht, S. Fischer Verlag, Berlin 1917 (→ Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, X)
- Theodor Storm. Zum 14. September 1917. Gedenkblätter, Karl Curtius, Berlin 1917, (→ Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, X)
- Marx. Leben und Lehre, Jena 1921
- Kritik der öffentlichen Meinung [1922], (= Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, XIV)
- Ferdinand Tönnies, Kiel, "Die Philosophie der Gegenwart in Selbstdarstellungen", ed. Raymund Schmidt, Leipzig 1922; ²1923, III, 203-242
- Soziologische Studien und Kritiken, I-III, Jena 1924, 1926, 1929 (I → Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, XV)
- Einführung in die Soziologie, 1931
- Mein Verhältnis zur Soziologie; ed. Richard Thurnwald, "Soziologie von heute. Ein Symposion der Zeitschrift für Völkerpsychologie und Soziologie", C. L. Hirschfeld, Leipzig: 1932, S. 103-122 (→ Ferdinand Tönnies Gesamtausabe, XXII, 1998)
- Geist der Neuzeit, 1935 (→ Ferdinand Tönnies Gesamtausgabe, XXII, 1998, 3–223)
- Die Tatsache des Wollens, ed. Jürgen Zander, Duncker & Humblot, Berlin 1982
Kanpo loturak
|
|