Zerocalcare italiar irudigilearen komikiak ekarri dituzte euskarara.[2]
2022an Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz Truebaren marrazkiekin 'Natasha' komikia argitaratu zuten euskaraz. Almandoz eta Zapirain Napartheid komiki kolektiboan egin zuten topo 90.eko hamarkada amaieran.[2]
Komikigintzaren sustapenerako espazio bat kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketa Ereitenek eskuratu zuen, eta ildo horretan 2014an Komikigunea sortu zen. Dokumentazio eta artxibo lanaz gain, jarduera ugari antolatzen dituzte Komikigunean: Rockomikiak erakusketa eta hitzaldi zikloa (Donostia, Gasteiz, Arrasate...),[3][4] Euskal Binetak eta Tupust kolektiboaren erakusketa, Izkutukoak zikloa, komikien aurkezpena ('Haur Besoetakoa', 'Miguel Marmol', ) Koldo Mitxelena liburutegian ‘Komikia generoka’ erakusketa... Donostiako hainbat Dzirt-dzart saioak eta 3 Zangotako Komiki Solasak jardunaldi irekiak antolatzeaz gain, komikigileentzako ikastaroak eta bilkurak sustatu dituzte.[2]