FIFA Konfederazio KopaFIFAren sei konfederaziotako zortzi selekzio nazionalek parte hartzen duten futbol lehiaketa da. Saudi Arabian jokatzen hasi bazen ere gaur egun Munduko Futbol Txapelketa antolatuko den herrian jokatzen da, lehiaketa handiaren aurrekari gisa. Brasilek 4 aldiz irabazi du txapelketa.
Parte Hartzaileak
Konfederazio bakoitzeko selekzio txapeldunak, aurreko Munduko Futbol Txapelketako irabazleak eta lehiaketa jokatzen den etxeko taldeak hartzen dute parte. Hauek dira FIFAren konfederazioak:
1992an hasi zen Saudi Arabian jokatzen Fahd Erregearen Kopa izenarekin eta lau selekziorekin. 1995ean sei selekzio izan ziren eta 1997an gaur egun daukan izena eta formatua eman zitzaion. 2005etik aurrera lau urtetik behin jokatzen da, Munduko Futbol Txapelketaren aurreko urtean.